Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2025eko abuztuaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3434

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita GE-48-2025-42 espedientean emandako ebazpena. Espediente hori Euskal Erkidegoan Joko arautzeari buruzko azaroaren 8ko 4/1991 Legearekin lotuta dago.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete bat egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

NEREA ALDAY GARATE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala