
147. zk., 2025eko abuztuaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3430
AGINDUA, 2025eko uztailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ondarroan (Bizkaia) dagoen «Nuestra Señora de la Antigua» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«Nuestra Señora de la Antigua» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); 356/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 16koa, Lanbide Heziketako ikasketen tituluen katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako zazpi titulu ezartzen dituena (maiatzaren 29ko BOE); 498/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretu jakin batzuk aldatzen dituena (maiatzaren 28ko BOE); 11/2019 Dekretua, urtarrilaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 7 tituluri dagozkien curriculumak ezartzen dituena (otsailaren 14ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2025-2026 ikasturterako.
Ikastetxearen kodeak: 014781 (EAE) eta 48006531 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Nuestra Señora de la Antigua».
Titularra: Bilboko Gotzaindegia (IFZ: R4800011A).
Helbidea: Kamiñazpi 13.
Udalerria: Ondarroa.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Itsas- eta arrantza-jardueretako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematen da.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
Lanbide-arloa: Itsasoa eta arrantza.
a) Itsas- eta arrantza-jarduerak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Itsasontzien eta ontzien makineria mantentzea eta kontrolatzea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) Itsasontzien eta ontzien makineria mantentzeko lana, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
e) Itsas garraioa eta alturako arrantza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS