Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2025eko abuztuaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3428

AGINDUA, 2025eko uztailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen «Urola Ikastola» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 111. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izen generikoa eguneratzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 4ko Aginduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta lanbide-heziketa eskaintzen dituzten ikastetxeak Bigarren Hezkuntzako Institutu deituko dira.

Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezartzen denez, ematen dituzten irakaskuntzei dagokien izen orokorraz gain, ikastetxeek izen espezifiko bat izan behar dute.

Azpeitiako (Gipuzkoa) «Urola Ikastola» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko eskabidea aztertu da. Ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenak erabaki zuen hori 2025eko apirilaren 29an, ikastetxearen autonomia-eremuko azken arduraduna den aldetik, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta horretan eskumena duen Hezkuntzako Ikuskaritzak aldeko txostena egin du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen «Urola Ikastola» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzea; aurrerantzean, «Izarraizpe Ikastola Publikoa» izango du izena eta, 2025-26 ikasturtetik aurrera, EAEko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da erregistroko datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 013555 (EAE) eta 20015263 (unibertsala)

Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea

Izen espezifikoa: «Izarraizpe Ikastola Publikoa»

Helbidea: Perdilegi kalea 3

Udalerria: Azpeitia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala