Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3421

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko dena.

Emakida Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten da Uraren Euskal Agentzia honek hurrengo emakida-eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela:

Erreferentzia: EX-B-2025-0048.

Interesduna: Bilbao-Arriaga Erabiltzaile Erkidegoa.

Ibaia/Korrontea: Sagarraga iturburua.

Kokapena: Armintza auzoa.

Udalerria (LH): Lemoiz (Bizkaia).

Uraren xedea: ureztapena.

Bat-bateko gehieneko emaria: 0,01 l/s.

Emakidaren data: 2020-11-24.

Iraungitzearen kausa: titularrak esanbidez uko egitea.

Hasiera: titularrak eskatuta.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANA ISABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala