
146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 4 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3414
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 12koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez bigarren aldiz zuzentzen baitira honako ebazpen honetan atzeman diren hutsak: Ebazpena, 2024ko abenduaren 4koa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen integratua emateko WPI Bilbao SL enpresak sustatzen duen hondakin solido plastikoak balorizatzeko instalazioari.
AURREKARIAK
Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearen 2024ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin eta ingurumen-baimen integratua eman zitzaion WPI Bilbao SL enpresak sustatzen duen hondakin solido plastikoak balorizatzeko instalazioari. Helbidea: Refragidas kalea 5L, Bilboko Portua, AZ-1 kaia, 48508 Zierbena (Bizkaia).
Akats materialak atzeman dira 2024ko abenduaren 4ko Ebazpen horretan, honako hauei dagokienez: batetik, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikora husten dituzten hondakin-uren isuriaren kanona (jarduerak ustiatzeko eta eteteko baldintza partikularren eranskineko «Ura – Baldintza Partikularrak» atala), eta, bestetik, haren publikotasuna (hemezortzigarren apartatua). Zehazki, ebazpenean ez da adierazi isurketen arloan eskumena duen organoak emandako txostenean kanonari buruz jasotzen den eduki osoa. Halaber, ebazpenean ez da jaso dagokion aldizkari ofizialean argitaratzea, araudiak adierazten duen bezala.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Aipatutako ebazpenean hutsak atzeman direnez, huts horiek zuzendu egin behar dira: isuriak kontrolatzeko kanona zuzen adierazi behar da, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela jaso behar da.
Ingurumen-organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan xedatutakoarekin.
Xedapen hauek hartu dira kontuan: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzentzea Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearen 2024ko abenduaren 4ko Ebazpenean atzemandako hutsak horren bidez, ingurumen-baimen integratua ematen zaio WPI Bilbao SLri, Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) hondakin solido plastikoak balorizatzeko jarduerarako. Horrenbestez, honela geratuko da ingurumen-baimen integratuko jarduerak ustiatzeko eta eteteko baldintza partikularren eranskinean jasota dagoen «Ura – Baldintza Partikularrak» ataleko hondakin-urak isurtzeko baldintza partikularren isurketa-kanonari dagokion apartatua:
– Isurketak kontrolatzeko kanona.
Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten da uraren arloko indarreko legediak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea ere.
Abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da oso-osorik. Dekretu horretan, gainera, kanon hori kalkulatzeko prozedura ezartzen da, besteak beste.
Hala, dekretu horren 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, isurketa baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da (prezioa unitateko), isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurien urteko bolumena biderkatuko da isuriaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.
Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren 14. artikulua eta hurrengoak aplikatuz, isurketa honen urteko kanonaren kalkulua egin behar da:
– 1. isuria: Hozte-dorreen purgatze-urak.
Isurketa-kanona = C x Puc
C= K x V
K= k1 x K2 x K3
Definizioak:
C = karga kutsatzailea, kutsadura-unitateetan neurtuta.
PUC = kutsadura-unitatearen balioa.
K = kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.
k1 = karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.
k2 = eroapen motak zehaztutako koefizientea.
k3 = substantzia arriskutsuekin eginiko isurketei aplikatzeko koefizientea.
V = isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).
k1: (1162,21* AOX + 309,92*MEQ + 116,22*P)* 10-9.
MEQ=(3*Zn)/1= 3*3 = 9.
k1:(1162,21*0,5 + 309,92*9 +116,22*3)*10-9= 3,719*10-6.
K2: gainerako baldintzak. k2 = 1,00.
k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik gabe. K3 = 1,00.
K = 3,719*10-6 * 1,00 * 1,00 = 3,719*10-6.
V bolumena = 107.748 m3/urte.
Karga kutsatzailea C = 3,719*10-6 x 107.748 = 0,400719.
Isurien kontrol-kanona = 0,400719 x 3.000 = 1.202,16 euro/urte
– 2. isuria: Kutsadura arrastatu dezaketen eurien jariatze-urak.
Isuriaren kanona = C PUC
C = K x V
K = k1 x k2 x k3
Definizioak:
C = karga kutsatzailea, kutsadura-unitateetan neurtuta.
PUC = kutsadura-unitatearen balioa.
K = kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.
k1 = karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.
k2 = eroanbide-motak zehazten duen koefizientea.
k3 = substantzia arriskutsuekin eginiko isurketei aplikatzeko koefizientea.
V = isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).
k1: (7,75* DQO + 7,75*SS + 58,11*AG + 77,48*HC)* 10-9.
k1:(7,75*160 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*15)*10-9= 4,1844*10-6.
K2: gainerako baldintzak. k2 = 1,00.
k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik gabe. K3 = 1,00.
K = 4,1844*10-6 1,00 1,00 = 4,1844*10-6.
V bolumena = 23.897 m3/urte.
Karga kutsatzailea C = 4,1844*10-6 x 23.897 = 0,099994.
Isuri-kanona = 0,099994 3.000 = 299,98 euro/urte.
Isuri totalaren kanona: 1202,16 + 299,98 = 1.502,14 euro/urte.
Isuriaren titularrak 459/2013 Dekretuko 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isuriaren kanona kalkulatzeko.
Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isuria baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.
Halaber, aipatutako manuaren arabera, kanona urte natural osorako likidatuko da, isurketarako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen den ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egunen kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.
Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.
Era berean, hemezortzigarren apartatua honela geratuko da:
«Hemezortzigarrena.– Agintzea ingurumen-baimen integratu hau eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.»
Bigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea WPI Bilbao, SL enpresari, Zierbenako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Hirugarrena.– Agintzea ingurumen-baimen integratuaren zuzenketa hau eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Errekurtsoak:
Egintza honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.
Ingurumeneko sailburuordea,
JOSU BILBAO BEGOŃA.
RSS