Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3413

AGINDUA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena. Agindu honen bidez, deklaratzen da Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egingo dela Azpitek programaren eta Emaitek Industria Hobea programaren 2025eko deialdia ebazteko zereginetan, eta erabakitzen da Industria Sustatzeko sailburuordeak ordezkatuko duela.

Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, lehenengo xedapen gehigarrian - ordezkapenen araubideari buruzkoan- ezartzen du dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren lanpostu hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean edo gaixorik daudenean, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu den kasuetan ere, honako arauei jarraikiz egingo direla ordezkapenak, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean:

a) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industria Sustatzeko sailburuordea izango da, eta alderantziz.

2025eko uztailaren 7an, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi du abstenitu egingo dela Azpitek programaren eta Emaitek Industria Hobea programaren 2025eko deialdia ebazteko zereginetatik, interes-gatazkak daudelako eta hala egin behar duelako legez, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikulua aplikatuta.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egin dela deklaratzea, eta Industria Sustatzeko sailburuordea ordezkatzea erabakitzea, Azpitek programaren eta Emaitek Industria Hobea programaren 2025. deialdia ebazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala