
146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3407
464/2025 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ander Arrieta Polo jaunari esleitzen baitzaizkio Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostuaren eginkizunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 4ko 348/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onartu zen Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIan.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ander Arrieta Polo jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak Bidasoko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ander Arrieta Polo jaunari Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIan.
Bigarrena.– Ander Arrieta Polo jaunak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Gerentziaren ardurapean. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak bete bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion oinarrizko lanpostuan, eta hari lotutako oinarrizko eginkizunak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Interesdunari eta Bidasoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2025eko uztailaren 11.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.
RSS