
146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3406
AGINDUA, 2025eko uztailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2025eko uztailaren 4ko Agindua aldatzeko dena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren kidegoko funtzionario irakasleen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena argitaratzen duen 2023ko maiatzaren 5eko Agindua aldatzen baita.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 4ko Aginduan, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko maiatzaren 5eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena argitaratzen duena (2025eko uztailaren 9ko EHAA). Hori dela eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Lehenengoa.– Lehenengo ebazpen-zatiaren hirugarren paragrafoa kentzea, 2025/3056 (1/2) orrialdean, eta honela uztea lehenengo ebazpen-zatia:
«Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 5eko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena. Agindu horren bidez, argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena. Honela aldatu behar da:
Behin betiko destinoa esleitzen zaio Nuria Jiménez Manjarres andreari Pasaiako Karmengo Ama-Virgen del Carmen IPI 20003261n, pedagogia terapeutikoko 60 espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.»
Bigarrena.– Bigarren ebazpen-zatiaren lehenengo paragrafoa aldatzea, 2025/3056 (1/2) orrialdean; honela dio:
«Nuria Jiménez Manjarres andrea izendatzen da, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboekin, eta jatorrizko ikastetxeko kargu-uzteak 2025eko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu.»
Hau esan behar du:
«Nuria Jimenez Manjarres andrea izendatzen da, 2023ko irailaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboekin.»
Hirugarrena.– Hirugarren ebazpen-zatia eta laugarren ebazpen-zatia kentzea, 2025/3056 (1/2) orrialdean.
Laugarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS