
146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3405
AGINDUA, 2025eko uztailaren 2koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langilea izendatzen baita.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian emandako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Esther Furundarena Olabarriaga andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko hizkuntza- eta kultura-politikak garatzeko aholkulari izendatzea, sailburuorde-mailarekin (kodea: 5349; dotazioa: 1).
Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza-lanak egingo ditu Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarentzat.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea edukiko du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betez gero, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edota 5.1 artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenetako bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko uztailaren 3tik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da langilearen konfiantza-eginkizuna edo aholkularitza-lana jasotzen duen agintariak kargua uzten duenean. Gainera, hori baino lehenago ere, edozein momentutan baliogabetu ahal izango da izendapena.
Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 2a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS