
146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3404
AGINDUA, 2025eko uztailaren 2koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen baita.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Esther Furundarena Olabarriaga andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura-ondarea garatzeko aholkulariaren lanpostutik kentzea (kodea: 5293; dotazioa: 1) izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2025eko uztailaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 2a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS