
146. zk., 2025eko abuztuaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3403
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Itziar Bengoa Iturritxa andrea Emakunderen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzeko dena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 31ko 214/2006 Dekretuaren 17. 2 j) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikulua eta aplikatu beharreko gainerako arauak ezarritakoari jarraikiz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Itziar Bengoa Iturritxa andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanez. Lanpostua: 520010 kodea, 114 dotazioa.
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2025eko uztailaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS