
145. zk., 2025eko abuztuaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3401
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Debako (Gipuzkoa) udalerrian dagoen Goiko Iturri iturburuko 138,7 m3/urteko aprobetxamendurako ur-emakidaren eskabide espedientea, etxeko erabilerarako (erreminta garbiketarako) eta abeltzaintzarako.
– Espedientea: A-G-2024-0018.
– Eskatzailea: José Domingo y José Luis Zulaika Arakistain.
– Hartunearen kokapena: Deba (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 553.332 Y: 4.787.428.
– Eskatutako urteko bolumena: 138,7 m3/urte.
– Uraren erabilera: etxekoa (erraminta garbiketa) / abeltzaintza.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Urak iturburura zuzenean konektatzen den tutu baten bidez hartzen dira eta 50 l -ko PVC-zko depositu batera bideratzen dira. Depositutik PVC-zko ¾" -ko tutu bat erabiliz baserrirantz bideratzen da 600 m inguruko distantzian zehar. Aprobetxamendu osoan zehar urak grabitate bidez bideratzen dira.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.
Zuzendari Nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Ur-aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS