
145. zk., 2025eko abuztuaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3399
IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, laguntzak itzultzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (ekintzaileei laguntzeko 2021eko laguntzen deialdia).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak laguntzak itzultzeko ebazpenak eman ditu, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu ziren ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdiaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2021-06-16ko EHAA).
Ezinezkoa izan da laguntzak itzultzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen hauen berri ematen zaie interesdunei, eta aditzera ematen zaie ebazpen horiek ez dutela administrazio-bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS