Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2025eko abuztuaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3397

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 2/2025 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia.

Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi erabaki hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten da 2025eko ekainaren 13an eman dela erabakia, osasun-arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 37.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan espedientea aztertu ahal izango du Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala