Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2025eko abuztuaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
3377

163/2025 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2025eko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Miren Lorea Bilbao Arteche andrea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2025eko uztailaren 23an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala