
144. zk., 2025eko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3372
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-79-2025 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera, jakitera ematen da 2025eko maiatzaren 23an ebazpen-proposamena eman zela 14954039Zri irekitako SAN-48A001-79-2025 zehapen-prozeduran, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren apirilaren 27ko 4/2023 Legearen 141.01 artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak, 15 eguneko epean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora bertaratu ahal izango dira (Recalde zumarkalea 39-A), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun egon dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.
Prozeduraren instruktorea,
DIEGO CALVO RUIZ.
RSS