
144. zk., 2025eko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3370
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 11koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen eremuan Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko (hirugarren zikloa) Uholde-arrisku Handiko Eremuetako Arriskugarritasun eta Uholde-Arriskuaren Mapak berrikusi eta eguneratzeko kontsulta publikoa egiten da, eta jendaurrean jartzen dira baita ere Uholde-arrisku Handiko Eremutik kanpoko tarteentzat egindako Uholde-Arriskugarritasunaren Mapak.
Uholde-arriskuen Ebaluazioari eta Kudeaketari buruzko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren 8., 9. eta 10. artikuluek xedatzen dute demarkazio hidrografiko bakoitzean Arriskugarritasunaren eta Uholde-arriskuaren Mapak egingo direla, Uholde-arriskuaren atariko ebaluazioan (UAAE) definitutako Uholde-arrisku Handiko Eremuetan (UAHE).
Demarkazio horretako plangintza hidrologikoa eta uraren kudeaketa modu koordinatuan egiten da estatuko administrazio orokorraren –Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren bitartez, erkidego arteko arroen eskuduna baita– eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean –haren barne-arroetan– Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren bitartez, zeina administrazio hidrauliko eskuduna baita Euskadiko Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen arabera.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografiko osoaren Arriskugarritasunaren eta Uholde-arriskuaren Mapak berrikusi eta eguneratu dira; lan hori lankidetzan egin dute Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-k, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionean, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ere parte hartu du. Berrikuste eta eguneratze hori jendaurrean jarri behar dira, gutxienez hiru hilabetez, 903/2010 Errege Dekretuaren 7.4 eta 21.1 artikuluen arabera.
Bestalde, Uholde-arrisku Handiko Eremuetatik kanpoko tarteetan uholde-arriskugarritasunaren mapa berriak egin dira. Kartografia berri hori jendaurrean jarri behar da gutxienez hiru hilabetez, 849/1986 Errege Dekretuaren 14 ter. artikuluen arabera.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Kontsulta publikoan jartzea hiru (3) hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen esparruan Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Arriskugarritasunaren eta Uholde-arriskuaren Mapen berrikuste eta eguneratzea. Mapen berrikuste hori uholde-arriskua kudeatzeko plangintzaren hirugarren zikloari dagokio. Horrez gain, erabakitzen da jendaurrean jartzea, hiru (3) hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan Uholdeak izateko Uholde-arrisku Handiko Eremuetatik kanpoko tarte batzuentzat egindako uholde-arriskugarritasunaren mapak.
Jendaurrean eta kontsulta publikoan jarriko diren agiriak honakoak dira:
– Arriskugarritasunaren mapak, EAEko barne-arroetan definitutako Uholde-arrisku Handiko Eremuetan (UAHE) uholde-arriskugarritasunaren baldintzetan aldaketa nabarmena egon bada.
– Arriskugarritasunaren mapak, EAEko barne-arroetako Uholde-arrisku Handiko Eremuetatik (UAHE) kanpo.
– Uholde-arriskuaren mapak EAEko barne-arroetan definitutako Uholde-arrisku Handiko Eremuetan (UAHE).
– UAHE bakoitzeko uholde-arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren datu garrantzitsuenak biltzen dituen laburpen-fitxa.
– Arriskugarritasunaren eta Uholde-arriskuaren Mapak egiteko metodologia eta emaitzak biltzen dituen memoria-laburpena.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren mapen berrikustearen eta eguneratzearen agiriak epe horretan kontsultatu ahalko dira honako helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus eta Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren bulegoetan jendeari arreta emateko ordutegian.
Jendaurrean jartzen diren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren agiriak demarkazio osoa hartzen dute kontuan, estatuaren eskumen-lurraldea eta Euskal Autonomia Erkidegoarena, informazioa osoagoa izateko. Dena den, jendaurrean eta kontsulta publikoan jartzeko aldia irekitzeko ebazpen honek Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroak bakarrik hartzen ditu kontuan, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboa baitira.
Aipatutako epe horretan, ekarpenak egin eta egoki iritzitako oharrak eta iradokizunak formulatu ahalko dira, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen bideetako edozein erabilita, eta aurkezteko moduari dagokionez aintzat hartuta arau horren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak. Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ri zuzendutako ekarpenak, oharrak eta iradokizunak posta elektroniko honetara bidali ahalko dira: mapri@uragentzia.eus
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS