Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2025eko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3362

147/2025 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten Dekretuak aldaraztekoa.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostu-zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, eta aldaketa horien artean ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretua daude, funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak aldatzen dituztenak, hurrenez hurren, bi kolektiboen analisi funtzionalen prozesuen ondorioz. Bestalde, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretua ere badago, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzekoa.

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostu-zerrendak; beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetuta, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak, aldian-aldian, sartu behar dira lanpostu-zerrendetan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak zenbait epai eman ditu, osorik edo partzialki baiestekoak, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuari lotuta jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan, (zehazki, otsailaren 4ko 65/2025 Epaia, 33/2023 AAE, otsailaren 11ko 87/2025 Epaia, 29/2025 AAE eta apirilaren 9ko 202/2025 Epaia, 35/2023 AAE), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan bitarteko langileek jarritako errekurtsoetan ere (zehazki, abenduaren 4ko 567/2024 Epaia, 546/2023 AAE).

Epai horiek behar bezala betearazteak lanpostu-zerrenda aldatzea dakar, horretarako aurreikusitako prozeduraren arabera, eta, zehazki, III. eranskina (lLPZko eskalak, ikasketa-eremuak eta araututako lanbideak) eta IV. eranskina (LPZko ikasketa-eremuetako eta araututako lanbideetako titulazioen txostena) aldatzea, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuan jasota.

Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 15ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ontzat ematea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak, zeinak Dekretu honen I. eranskinean baitaude eta, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez onartu ziren. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitu ziren.

Bigarren artikulua.– Ontzat ematea lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak, zeinak Dekretu honen II. eranskinean baitaude eta, urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Hirugarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko beharrezkoak diren ikasketa-eremuak eguneratzea (III. eranskinean daude).

Laugarren artikulua.– Lanpostu-zerrendan araututako ikasketa-eremuetako eta araututako lanbide titulazioen zerrenda eguneratzea (Ikastetxeen Erregistro Bateratua eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroko (RUCT) tituluak), IV. eranskinean jasotako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen eskalei lotuta.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala