Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2025eko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3360

145/2025 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, 2025eko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan kredituak txertatzeari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako lanerako hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzekoa.

Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bateginaren 75. artikuluak honako hau ezartzen du (testu bategin hori maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea): Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen edo zerbitzu berriak eskuratzen baditu Estatutik, eskumen-aldaketaren ondorioz sortutako betebeharrak eta likidatuko diren ekonomia-eskubideak betetzeko behar diren kredituak txertatu beharko dira aurrekontu orokorretan. Halaber, Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken aldiz argitaratu eta hogei egun baliodun igaro baino lehen, Jaurlaritzak eskumen edo zerbitzu berriari dagozkion gastuen eta sarreren egoera-orria onartuko du eskumenaren edo zerbitzuaren transferentzia gauzatu den ekonomia-ekitaldia amaitu arte gelditzen den aldirako.

2025eko ekainaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17ko 511/2025 Errege Dekretua argitaratu da, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako lanerako hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak. Halaber, 2025eko ekainaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ekainaren 17an 128/2025 Dekretua argitaratu da, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat onartzen duena, lehen aipatutako gaiari buruzkoa.

Horrenbestez, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak, 2025eko uztailaren 15eko bilkuran, proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Kredituak txertatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko aurrekontuan.

1.– 162.177,34 euroko gastu-egoera onartzen da, Estatuaren lan-arloko legeria betearaztearen alorrean eginkizun edo zerbitzu berriak jasotzearen ondoriozko obligazioei aurre egiteko beharrezko zenbatekoaz osatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako lanerako hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko.

2.– Jasotako eskumen berriari dagokion sarreren egoera-orria 162.177,34 eurokoa da.

3.– Aurreko apartatuetan aipatzen diren sarreren eta gastuen egoera-orriak 2025eko uztailaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkio. Honela xehatzen dira:

Gastuak:

3112 programa – Lana

(Ikus .PDF)

Diru-sarrerak:

3112 programa – Lana

(Ikus .PDF)

9211. programa – Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak.

(Ikus .PDF)

2. artikulua.– Kredituak txertatzearen ondorioak.

1.– Ogasun eta Finantza Sailak aurreko artikuluan aipatu diren gastuen eta sarreren egoera-orriak integratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko aurrekontuan, dagozkion ondorio juridikoak izan ditzan, eta, bereziki, egoera-orri horien kontabilitatea, exekuzioa eta ondorengo likidazioa egoki gauza daitezen.

3. artikulua.– Eusko Legebiltzarrari jakinaraztea.

Ogasun eta Finantza Sailak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari jakinaraziko dio dekretu honetan xedatutakoaren babesean egindako kreditu-kontsignazioa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2025eko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, orduan gehituko baitira dekretuan aipatzen diren eginkizun eskualdatuak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala