Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2025eko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3358

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita María Ángeles Solinis Aspiazu lehiakideak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenak dei egindako hautapen prozesua, «Farmazia eta Farmazia Teknologia» jakintza arloan Irakasle Katedraduna plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du María Ángeles Solinis Aspiazu andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3579**, Kodea: CUC8L1 – D00101-14. Jakintza arloa: Farmazia eta Farmazia Teknologia. Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientziak. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Farmazia Galenikoa» «Biofarmazia eta Farmakozinetika».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2025eko uztailaren 14a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala