
144. zk., 2025eko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3357
624/2025 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Shaila Herrero Díaz andrea izendatzen baita idazkari akademikoaren lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan.
Ikusi da deialdia egin zela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako idazkari akademikoaren lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 727/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko ekainaren 3ko EHAA, 103. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Shaila Herrero Díaz andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Shaila Herrero Díaz andrea idazkari akademiko izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Erizaintzako Unibertsitate Eskolari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS