
144. zk., 2025eko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3356
156/2025 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Teresa López de Guereñu Martínez andrea Administrazioko taldeburu (Langileen Zerbitzua) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Maiatzaren 30eko 113/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Administrazioko taldeburu (Langileen Zerbitzua) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabide bakarra, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Hortaz, María Teresa López de Guereñu Martínez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Administrazioko taldeburu (Langileen Zerbitzua) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Teresa López de Guereñu Martínez andrea Administrazioko taldeburu (Langileen Zerbitzua) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko uztailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.
RSS