
143. zk., 2025eko uztailaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3353
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Getaria udalerrian (Gipuzkoa) dagoen iturburu baten urteko 1.628 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea, abeltzaintzarako, ureztatzeko eta aisialdirako (igerilekua betetzea).
– Espedientea: A-G-2024-0036
– Eskatzailea: Borbrugon SL
– Hartunearen kokapena: Getaria (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X = 563.457; Y = 4.793.916
– Eskatutako urteko bolumena: 1.628 m3 urtean.
– Uraren erabilera: Abeltzaintza / Ureztatzea / Aisialdia
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburutik datozen urak Pikamendi baserrira bideratzen dira, eta bertan abeltzaintzarako, ureztatzeko eta igerilekua betetzeko erabiltzen dira.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.
Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS