
143. zk., 2025eko uztailaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEMOAKO UDALA
3339
IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren onarpenari buruzkoa.
Lemoako Udalak udal aurrekontu orokorra onartu zuen 2024ko abenduaren 4an egindako bilkuran.
2025eko ekainaren 11ko 341-2025 zk.ko Alkatetza Dekretuaren bidez, Lemoako Udalaren 2025. Urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen.
Lan-eskaintza publikoa onartzea Alkatetza horni dagokiola kontuan izanda, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
2025eko ekitaldiko lan-eskaintza publiko hau onartzea, plaza hauei dagokiela:
FUNTZIONARIOAK
Administrazio Orokorreko eskala:
(Ikus .PDF)
LAN-KONTRATUKO LANGILEAK
(Ikus .PDF)
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikulua betez.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluaren arabera. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, harik eta errekurtso hori berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Nolanahi ere, zure eskubidea betetzeko komenigarritzat jotzen duzun beste edozein errekurtso aurkez dezakezu.
Lemoa, 2025eko uztailaren 18a.
Alkatea,
ESTHER ITURRIOZ REMENTERIA.
RSS