Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2025eko uztailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3337

AGINDUA, 2025eko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko ekainaren 12ko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2025eko ekainaren 12ko Aginduan, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (2025eko ekainaren 24ko EHAA). Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Lehenengoa.– Bigarren ebazpen-zatiaren bigarren paragrafoa aldatzea, 2025/2832 (2/5) orrialdean. Honela dio:

«Epaia betetzeko, Miren Edurne Amuniza Achicallende hautatutako izangai gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko matematikako espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna). Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 8,2080 puntu lortu zituen guztira, eta, beraz, 9,8536 puntu eman zitzaizkionez guztira, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da».

Hau esan behar du:

«Epaia betetzeko, Miren Edurne Amuriza Achicallende hautatutako izangai gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko matematikako espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna). Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 8,2080 puntu lortu zituen guztira, eta, beraz, 9,8540 puntu eman zitzaizkionez guztira, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da».

Bigarrena.– Hirugarren ebazpen-zatiaren lehenengo paragrafoa aldatzea, 2025/2832 (2/5) orrialdean. Honela dio:

«Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako Miren Edurne Amuniza Achicallende, Miren Oreja Erroz eta Ivan Sorondo Salazar izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten».

Hau esan behar du:

«Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako Miren Edurne Amuriza Achicallende, Miren Oreja Erroz eta Ivan Sorondo Salazar izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten».

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala