
143. zk., 2025eko uztailaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3335
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Arantza Casillas Rubio andreak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenak dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntza eta Sistema Informatikoak» jakintza arloan irakasle osoko plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Arantza Casillas Rubio andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2176**, Kodea: PLC8L1 – D00224-1. Jakintza arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Saila: Elektrizitatea eta Elektronika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Konputaziorako sarrera»«Hizkuntza naturalaren prozesamendua, testu-meatzaritza».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2025eko uztailaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS