
140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3283
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administraziorekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 164/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.
UPV/EHUko idazkari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
164/2025 Prozedura Arrunta, UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboaren 48/2025 Erabakiaren aurka abiatutakoa. Erabaki horren bidez ebatzi zen Epaimahaiaren Erabakiaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, hartan xedatzen zirelarik administrazio eta zerbitzuetako langileen kidegoan E taldeko karrerako funtzionario gisa egonkortzeko ezohiko prozesuaren behin betiko emaitzak (2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako Lan Eskaintza Publikoa, errektoreak 2022ko urriaren 20ko ebazpenaren bidez deitutakoa).
Horregatik, Administraziorekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Leioa, 2025eko ekainaren 30a.
UPV/EHUko idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS