Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3270

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2025eko maiatzaren 26ko zehapen-espedientearekin lotutako dokumentazio-errekerimendua.

Errekerimendu horren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

10 egun balioduneko epea duzu, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, behar den dokumentazioa aurkezteko.

Aipatutako espedientearen idazkiaren testu osoa helbide honetan eskura dezakezu: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua 1 eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 2a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala