
140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3269
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. sekziora bideratu den 238/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.
Prozedura hau Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. sekziora igortzeko agindu du zerbitzuen zuzendariak:
238/2025 prozedura arrunta: EDP Renovables España SL enpresak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen 2024ko apirilaren 12ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa (horren bidez ebatzi zen Bizkaiko Galdames, Güeñes, Sopuerta eta Zalla udalerrietan parke eolikoa jartzeko aldez aurreko administrazio-baimena lortzeko lehia-prozedura).
Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. sekzioan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.
RSS