
140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3268
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 7koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko entitate edo pertsona autonomoei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena 2025eko deialdian.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 11ko Aginduak (2025eko uztailaren 7ko EHAA, 127. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko entitate eta pertsona autonomoei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen ditu, eta 2025erako deialdia egiten du.
Aginduaren 13. artikuluan ezartzen denez, balorazio-batzorde bat sortuko da, eta batzorde horren osaera Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak ezarriko du. Gutxienez hiru eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, eta Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako langile publikoak izango dira, sexu bateko eta besteko pertsonen kopurua orekatua izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Gainera, ezartzen du horietako bat Batzordeko idazkari izendatuko duela, zeinak hitza eta botoa izango dituen.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta batzordearen osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:
Batzordeburua: Iñigo Fernandez Iturrate, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzaren arloko arduraduna.
Kideak: Jone Iturrioz Huarte, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako teknikaria, eta Iñaki Elortza Aiastui, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako teknikaria.
Idazkaria: Jone Iturrioz Huarte, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako eta denek horren berri izan dezaten.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS