
140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3267
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 7koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, zeinaren bidez jendearen aurrean jartzen baita Gizarte Larrialdietarako Laguntzen Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak gizarte-larrialdietarako laguntzen erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua prestatu du, eta ekainaren 30eko 6/2022 Legeak, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarenak, ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.
Lege horren xedapenak betetze aldera, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak, 2025eko otsailaren 27an, agindu bat eman zuten aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedura abiarazteko.
6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoak zuzenean ukitzen badira, eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada.
Horretarako, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da 15 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ekonomia, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 11 a) eta 11 n) artikuluei dagokionez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Gizarte Larrialdietarako Laguntzen Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua hamabost (15) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/.
Hirugarrena.– Alegazioak modu elektronikoan aurkez daitezke (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), eta aurrez aurre Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan ere. Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS