Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3266

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 3koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» 2025eko programan parte hartzeko hautatutako pertsonei dirulaguntza ematen diena.

AURREKARIAK

2023ko irailaren 25ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 132/2023 Dekretua. Era berean, 2024ko abenduaren 18an Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpena argitaratu zen, 2025erako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako deia egiten zuena.

Aurreko puntuan aipatutako araudiarekin bat etorriz, hautaketa-prozesuaren bigarren fasean aurreikusitako topaketa amaitu ondoren, 2025eko martxoaren 23an, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako Balorazio Batzordeak ebaluazio-txostena aurkeztu zion Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariari, programaren 2025. edizioko lankidetza-proiektuetan parte hartzeko proposatzen dituen pertsonen zerrenda jasota.

Ebazpenaren zazpigarren atalean ere jasotzen denez, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak behin-behineko ebazpen-proposamena emango du, lankidetza-proiektuetan parte hartzeko hautatutako pertsonen zerrendarekin.

Behin-behineko ebazpen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpetaren bidez jakinarazi zitzaien interesdunei, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

Epe hori igaro da alegaziorik jaso gabe, eta egiaztatu da hautatutako pertsonek laguntzak jasotzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela. Ondorioz, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin du 2025eko ekainaren 24an.

Behin betiko ebazpen-proposamena interesdunei jakinarazi ondoren eta dirulaguntzak onartzeko 5 eguneko epea igaro ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskineko zerrendan aipatzen diren hautatutako pertsonei laguntza ematea 2025ean «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako lankidetza-ekintzetan parte hartzeko.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpetaren bidez.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa arautzen duen 132/2023 Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe interesdunei berariaz eta banan-banan jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 3a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala