
140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3265
AGINDUA, 2025eko uztailaren 4koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2025eko otsailaren 10eko Aginduan aurreikusitako Balorazio Batzordeko kideak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak onartu eta 2025erako deialdia egiten da.
Ikusi da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 10eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak onartu eta 2025erako deialdia egiten duena (2025eko otsailaren 17ko EHAA, 32. zk.).
Agindu horren eranskineko 14. oinarrian ezarritakoaren arabera, balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu eta ebaluatzeko. Ongizate Sailburuordetzako bost kidek osatuko dute batzordea, eta emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango dela bermatuko da.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluan aurreikusitakoa kontuan hartuta, xedapen beraren 9. artikuluari dagokionez, oinarri-arauak hartu zituen organoak berak izendatuko ditu batzordekideak, deialdiaren oinarriak osatzen dituzten heinean.
Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 10eko Aginduaren eranskineko 14. oinarrian aurreikusitako eginkizunak garatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak onartu eta 2025erako deialdia egiten da. Honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Itziar de la Peña Laustalet, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Iñaki Vaquero Manrique, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako zerbitzuaren arduraduna.
– Diana Pedraz Calvo, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
– Maria Olárizu Ruiz de Escudero Sánchez, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
– Oier Nafarrate Lasuen, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria, Batzordeko idazkari-lanak egingo dituena.
Izendatutako pertsonak kanpoan edo gaixorik badaude, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako talde teknikoko beste kide batzuek ordezkatu ahal izango dituzte, ebazpen honetan izendatu ez diren teknikarien antzinatasuna kontuan hartuta. Era berean, kasu berberetan izendatutako zerbitzu-arduradunak batzordeburua ordezka dezake.
Prozeduran interesa duten erakundeek izendatutako pertsonak errekusatzeko eskubidea baliatu ahal izango dute, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako kasu eta baldintzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalaren bidez.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 4a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS