Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3264

AGINDUA, 2025eko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku-batzordearen osaera nominala eguneratzen duena.

Osasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen. Organo aholku-emaile gisara sortu da gaixotasun infekzioso berrien, garrantzi epidemiologiko handiko gaixotasunen edo osasun publikoan garrantzi handia duten gaixotasunen inguruko gaietan aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.

Agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordeak kide hauek ditu: batzordeburu bat eta 18 bokal gehienez, zeinak Osasuneko sailburuak izendatuko baititu. Ahaleginak egingo dira osaera hori paritarioa izan dadin.

Une honetan, beharrezkoa da bokal horietako batzuk berritzea, eta 2016ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez eginiko beste izendapen batzuei eutsiko zaie. Araudi-teknikaren ikuspegitik, egokiago iritzi zaio Batzordeko kide guztien zerrenda eguneratua egiteari, nahiz eta, horrela, lehenago egindako zenbait izendapen berretsi baino ez den egingo.

Horregatik, jasotako jakinarazpenak ikusirik, eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera aldatzea eta eguneratzea, pertsona hauek izendatuz:

Batzordeburua:

Enrique Peiró Callizo jauna, osasuneko sailburuordea.

Bokalak:

Jose Luis Díaz de Tuesta del Arco jauna. Mikrobiologiako Zerbitzua. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

Diego Vicente Anza jauna. Mikrobiologiako Zerbitzua. Donostia Unibertsitate Ospitalea.

Andrés Canut Blasco jauna. Mikrobiologiako Zerbitzua. Arabako Unibertsitate Ospitalea.

Sofia Ibarra Ugarte andrea. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

Josune Goikoetxea Agirre andrea. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.

José Antonio Iribarren Loyarte jauna. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Donostia Unibertsitate Ospitalea.

Arkaitz Azcunde Galparsoro jauna. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Isolamendu Handiko Unitatea.

Maria Luisa Iruretagoyena Sanchez andrea. INOZ Batzordeko idazkaria.

Pablo Busca Ostolaza jauna, emergentzietako koordinatzaile nagusia. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Jorge Taboada Gómez jauna. Prebentzio Medikuntzako Zerbitzua. Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko Iparreko Elkartea.

Amaya Ruiz de Loizaga Arellano andrea. Arabako ESIa.

Javier Arrizabalaga Azurmendi jauna, Lan Osasuneko arduradun korporatiboa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Elisa Garrote Llanos andrea, Euskal Herriko Pediatria Elkartea.

Cristina Ortiz De Salido Abecia andrea. Epidemiologiako eta osasun-informazioko unitatea. Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.

Liher Imaz Goienetxea jauna. Epidemiologiako eta osasun-informazioko unitatea. Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.

Olatz Mokoroa Carola andrea, epidemiologia eta informazio sanitarioko unitateko arduraduna. Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.

Pello Latasa Zamallo jauna, osasun publikoaren zaintzaren eta txertoen arduraduna.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, idazkari-lanetan ere arituko dena.

Bigarrena.– Hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu bidez egingo dira, Kontseiluan parte hartzen duten erakunde edo entitateek ordezkariak izendatu ondoren.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala