Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3263

AGINDUA, 2025eko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordearen osaera nominala.

Osasuneko sailburuaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez (2009ko otsailaren 11ko EHAA, 29. zk.), Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen (agindu hori gerora aldatu egin zen, 2014ko martxoaren 5eko Aginduaren eta 2015eko otsailaren 13ko Aginduaren bidez), Osasun Saileko Aholku Kontseiluen Araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez. Agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Batzordeak batzordeburua, idazkaria eta 12 bokal izango ditu, denak ere Osasuneko sailburuak izendatuak, 4. artikuluak dioenari jarraituz.

Osasuneko sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Aginduaren bidez berritu zen azkenekoz batzordearen osaera.

Osasuneko sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Aginduaren bidez berritu zen azkenekoz batzordearen osaera.

Aipatutako arau-aurreikuspenak betetzeko, batzorde horren osaera berritu egin behar da.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera berritzea, izen eta abizen. Hau izango da osaera berria:

Batzordeburua: Guillermo Herrero Alaña jauna.

Idazkaria: Jon Iñaki Álvarez Uriarte jauna.

Bokalak:

Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Programako koordinatzaileak:

Aitziber Pérez Fernández and.

María Estévez Domingo and.

Ana Aguirre Unceta-Barrenechea and.

Idoia Martínez Fernández de Pinedo and.

Euskal Herriko Pediatria Elkartea ordezkatuz:

Ignacio Díez López jauna.

Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkari gisa:

Mercedes Fraca Padilla andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza ordezkatuz:

María Luisa Iruretagoyena Sánchez andrea.

Adelina Pérez Alonso and.

Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari gisa:

José Antonio Municio Martín jn.

Nerea Ferrero Saiz and.

Mercedes Espada Sáez-Torre and.

María Jesús Lázaro- Carrasco de la Fuente and.

Bigarrena.– Osaera hori Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez berrituko da aurrerantzean, legez izendatutako kideen izenen zerrenda jakinarazi eta gero, betiere.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala