
140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3261
AGINDUA, 2025eko ekainaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Zorroza» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 111. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izen generikoa eguneratzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 4ko Aginduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen dituztenak Bigarren Hezkuntzako Institutu deituko dira.
Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak 13. artikuluan ezartzen duenez, ematen dituzten irakaskuntzei dagokien izen orokorraz gain, ikastetxeek izen espezifiko bat izan behar dute.
Bilboko (Bizkaia) «Zorroza» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko eskabidea aztertu da. Ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenak erabaki zuen hori 2025eko otsailaren 24an, ikastetxearen autonomia-eremuko azken arduraduna den aldetik, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta horretan eskumena duen Hezkuntzako Ikuskaritzak aldeko txostena egin du, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bilbon (Bizkaia) dagoen «Zorroza» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzea; aurrerantzean, «Zorrotza» izango du izena eta, 2025-26 ikasturtetik aurrera, EAEko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodea: 015078 (EAE) eta 48012036 (unibertsala).
Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako Institutua.
Izen espezifikoa: «Zorrotza»
Helbidea: Done Mikel auzunea 10.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS