Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3256

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 16koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak onartzen dituena.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2025eko urtarrilaren 23an emandako Ebazpenaren bidez (EHAA, 2025-02-03; 22. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko emaitzak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko ekainaren 19ko Ebazpenaz (EHAA, 2025-06-26; 120. zk.) onartu ziren, eta Azterneten eman ziren ezagutzera.

Erreklamazioa egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztuak aztertu dira. Horregatik guztiagatik,

EBATZI DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra egon diren erreklamazioen emaitzak ezagutzera ematea Azternet aplikazioan.

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak ezagutzera ematea Azternet aplikazioan.

Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-01-23) < Emaitzak».

Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gober­nantza Publiko, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Gora jotzeko errekurtsorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-01-23) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 16a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala