
140. zk., 2025eko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3254
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazpen honetan atzemandako hutsak zuzentzen baitira: Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen 2025eko maiatzaren 29ko Ebazpena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsa aurkitu da aipatutako Ebazpenaren 1/4 orrialdean, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko ekainaren 26an argitaratu den, eta dagokion zuzenketa egingo da, honela:
Honako hau dioen lekuan:
«Bigarrena.– Eskabideak.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira parte hartzeko eskabideak.»
baina hauxe esan behar du:
«Bigarrena.– Eskabideak.
Eskabideak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira 2025eko urriaren 2tik aurrera kontatzen hasita.»
Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendariaren 2025eko ekainaren 30eko Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria,
BELEN MUÑIZ VILLANUEVA.
RSS