Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3253

IRAGARKIA, Oñatiko udalerrian (Gipuzkoa) Saratxo iturburuaren 1.900 m3/urteko aprobetxamendu emakida eskaeraren espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena, ura etxerako, ureztaketarako, abeltzaintzarako eta igerileku bat betetzeko erabiltzeko.

– Espedientearen kodea: A-G-2021-0024.

– Eskatzailea: Comunidad de Usuarios del Manantial Saratxo.

– Jardueraren kokapena: Oñati.

– Hargune puntua (koordenadak UTM (ETRS89)): X: 544.313 Y: 4.760.666.

– Eskatutako urteko bolumena: 1.900 m3/urte.

– Uraren erabilera: etxeko erabilera, ureztaketa, abeltzaintza eta igerilekua betetzea.

– Obren deskribapena: Ura iturburuaren oinean dagoen 2 m3-ko kutxatila baten bidez hartzen da eta hortik 2«-ko diametroa eta 800 m inguruko luzera duten bi eroanbidetatik bideratzen da banaketa-kutxatiletaraino. Banaketa kutxatiletatik ura 1»-ko hodien bidez Artalde, Sagastiondo, Errotabarri eta Zubieta baserrietara eramaten da.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.

Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala