
139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3252
IRAGARKIA, administrazio-emakida eskatzeko espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena, Zierbena udalerrian (Bizkaia) Bilboko portuko lurretan dagoen putzu baten urtean 4.000 m3 aprobetxatzeko, suteen aurkako babeserako.
– Espedientearen kodea: A-B-2025-0002.
– Eskatzailea: Estaciones de Servicio de Guipúzcoa S.A. – Esergui S.A.
– Hartunearen kokapena: Zierbena (Bizkaia).
– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X = 492.108 Y: 4.800.965
– Eskatutako urteko bolumena: 4.000 m3 urtean.
– Uraren erabilera: Suteen aurkako babesa.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Urak 3 m-ko sakonerako eta 60 cm-ko diametroko putzu batean biltzen dira 0,6 CV-ko potentzia duen urpeko ponpa baten bidez, eta 2.000 m3-ko edukiera duten bi andeletara bideratzen dira, ondoren erabiltzeko, larrialdi-egoera batean itzaltze-sistemen udal-sareko ura nahikoa izango ez balitz.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS