Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3251

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, «Ahetzia» ontzia Plentziako portuan abandonatutzat jotzen da, eta ontzia bertatik kentzea xedatzen da.

Ezinezkoa izan da ebazpena hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpenaren testu osoa Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzan lor daiteke (Lakua I, 4. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, zuzenbidearen araberakoa ez dela iritziz gero, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke hierarkian gorago dagoen organoari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako pertsonak horren berri izan dezan, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala