
139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3248
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradunaren idazkia, 2025eko maiatzaren 21ekoa. Horren bidez, jakinarazten da Administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioaren espedientea hasi dela, eta eskaera zuzentzeko eskatzen da.
Aipatutako idazkiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
10 egun balioduneko epea duzu, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, eskabidea zuzentzeko behar den dokumentazioa aurkezteko.
Aipatutako espedientearen hasierako komunikazioaren eta zuzentzeko errekerimenduaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua 1 eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.
RSS