
139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3243
IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 71/2025 prozedura laburtuko interesdunak epatzeko dena.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak agindu du Administrazioarekiko Auzien Epaitegira bidaltzea prozedura honi dagokion administrazio-espedientea:
71/2025 prozedura laburtua, zeina aurkeztu baita Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu honen aurka: Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesurako deialdia egiten baita barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Diruzaintza-Kontu-hartzailetza azpieskalan, sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, espediente horretan interesatuta dauden pertsonak epatzen ditugu Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
LORETO OSA OCÓN.
RSS