
139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3240
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 21eko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Cambridgeko Unibertsitateko Clare-Hall-en ikertzaile bisitari izateko laguntzetarako 2025-2026 ikasturtean.
Deialdia egiten duen Aginduaren 7.7 artikuluak xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Dagozkion ebazpenak jakinarazi ondoren, eta ezarritakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- 2025-2026 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare-Hall-en ikertzaile bisitari izateko laguntzetarako emandako laguntzen zerrenda argitaratzea. Laguntza horiek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 21eko Aginduaren babesean eman dira. Zerrenda hori eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.
Bigarrena.- Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS