Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3239

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako.

Deialdia egiteko Aginduaren 13.7 artikuluak xedatutakoaren arabera, emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Eusko Jaurlaritzako Iragarki-oholean argitaratu eta sei hilabeteko epean.

Dagozkion ebazpenak jakinarazi ondoren, eta ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaileentzako mugikortasun-programako onuradunen zerrenda argitaratzea, zenbatekoak adierazita. Laguntza horiek ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programa deitzen duen Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduaren babesean eman dira. Zerrenda hori eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.

Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

ERANSKINA
IKERTZAILE DOKTOREENTZAKO MUGIKORTASUN-PROGRAMAKO ONURADUNAK
2025. URTEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala