Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3238

AGINDUA, 2025eko ekainaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Derion (Bizkaia) dagoen «Txorierri S. Coop. Ltda.» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Txorierri S. Coop. Ltda.» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten organismoek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua (urtarrilaren 17ko BOE), mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua ezartzen duena eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); martxoaren 2ko 67/2010 Errege Dekretua (apirilaren 8ko EHAA), Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2025-2026 ikasturterako:

Ikastetxearen kodeak: 014837 (EAE) eta 48003497 (unibertsala).

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Txorierri S. Coop. Ltda.».

Titularra: Escuela Profesional Txorierri Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Untzaga ibaia 1.

Udalerria: Derio.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematen da, 20 ikaspostutarako.

2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.

1.– Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.

a) «Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

a) «Automatizazioa eta robotika industrialak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Elkarlaneko robotika» goi-mailako espezializazio-ikasturtea. Edukiera: ikasturte 1.

3.– Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.

a) «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.

a) «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.

a) «Fabrikazio adimentsua» goi-mailako espezializazio-ikasturtea. Edukiera: ikasturte 1.

6.– Lanbide-arloa: segurtasuna eta ingurumena.

a) «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixtea, bai eta emandako baimenetan aldaketak egitea ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsultatu dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala