
139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3237
62/2025 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Azkoitiko Udalarekin eta Azkoitia Lantzen SA enpresarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Azkoitiko udal-mugartean alokairuko babes publikoko etxebizitzak sustatzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Azkoitiko Udalarekin eta Azkoitia Lantzen SA enpresarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Azkoitiko udal-mugartean alokairuko babes publikoko etxebizitzak sustatzekoa. Hitzarmenaren luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 7KO 62/2025 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA AZKOITIKO UDALAK ETA AZKOITA LANTZEN SA ENPRESAK 2021EAN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, AZKOITIKO UDALERRIAN BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO
BILDU DIRA:
Alde batetik, Denis Itxaso González jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburua.
Eta bestetik, Ana Azkoitia Urteaga, Azkoitiko Udaleko alkatea eta Azkoitia Lantzen, S.A.ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, egintza honetarako ahalmena du, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2025eko maiatzaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz.
Eta bigarrena, berriz, Azkoitiko Udaleko alkate lehendakari gisa, haren ordezkari gisa, egintza honetarako baimena eman baitzion udalbatzak 2025eko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuraren erabakiz, eta Azkoitia Lantzen SAko Administrazio Kontseiluko lehendakari gisa, aipatutako Kontseiluak 2025eko apirilaren 29an hartutako erabakiaren bidez.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– 2021eko maiatzaren 31n, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lantzen, SAk, Azkoitiko udalerrian babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.
Bigarrena.– 2021ean sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2025eko maiatzaren 31n amaitzen denez, ez dago hura gauzatzeko denborarik, eta, beraz, hitzarmenaren luzapena izapidetu behar da, alderdi sinatzaileek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.
Hirugarrena.– Hitzarmenaren bederatzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.
Laugarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2021eko maiatzaren 31n sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.
Azaldutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila eta Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.
ADOSTU DUTE:
Bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lantzen, SAk Azkoitiko udalerrian babes publikoko etxebizitzak sustatzeko sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2029ko maiatzaren 31ra arte).
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,
Egoitza elektronikoa, 2025eko maiatzaren 30a.
Azkoitiko udaleko alkate lehendakaria eta Azkoita Lantzen S.A elkarteko lehendakaria,
ANA AZKOITIA URTEAGA.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS