Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3236

61/2025 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Sestaoko Udalarekin eta Sestaoberri 2010 SA sozietatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Sestaoko udal-mugarteko Txabarri-El Sol eremuan babes publikoko etxebizitzak eta hiri-berrikuntza sustatzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Sestaoko Udalarekin eta Sestaoberri 2010 SA sozietatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Sestaoko udal-mugarteko Txabarri-El Sol eremuan babes publikoko etxebizitzak eta hiri-berrikuntza sustatzekoa. Hitzarmenaren luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 7KO 61/2025 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK, SESTAOKO UDALAK, ETA SESTAOBERRI 2010, S.A. SOZIETATEAK 2021EAN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, SESTAOKO UDALERRIKO TXABARRI-EL SOL EREMUAN BABES PUBLIKOKO ETA HIRI-BERRIKUNTZAKO ETXEBIZITZAK SUSTATZEKO
BILDU DIRA:

Batetik, Denis Itxaso González jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua.

Eta bestetik, Gorka Álvarez Martínez jauna, Sestaoko alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2025eko maiatzaren 27an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.

Era berean, Sestao Berri 2010, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluko presidente gisa esku hartu du, sozietatearen estatutuen 22.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 2025eko maiatzaren 30ean egindako Administrazio Kontseiluak egintza honetarako baimendu du.

Eta bigarrena, Sestaoko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2025eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2021eko ekainaren 3an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Sestaoko Udalak eta Sestaoberri 2010 SAk, Sestaoko udalerriko Txabarri-El Sol eremuan babes publikoko etxebizitzak eta hiri-berrikuntzako etxebizitzak sustatzeko.

Bigarrena.– 2021ean sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2025eko ekainaren 3an amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.

Hirugarrena.– Hitzarmenaren bederatzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.

Laugarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2021eko ekainaren 3an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Sestaoko Udalak eta Sestaoberri 2010, S.Ak honako hau

ADOSTU DUTE:

Artikulu bakarra.– Lau urtez luzatzea (2029ko ekainaren 3ra arte) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Sestaoko Udalak eta Sestaoberri 2010 SAk sinatutako hitzarmena, Sestaoko udalerriko Txabarri-El Sol eremuan babes publikoko etxebizitzak eta hiri-berrikuntzako etxebizitzak sustatzeko.

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,

Egoitza elektronikoa, 2025eko maiatzaren 30a.

Sestaoko udaleko alkate-udalburua,

GORKA ÁLVAREZ MARTÍNEZ.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua eta Sestaoberri 2010 S.A. presidentea,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala