Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3235

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 23koa, Kulturako eta Hizkuntza Politikako sailburuordearena, untzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2025eko dirulaguntzak emateko osatu behar den Balorazio-Batzordeko kideak argitara ematen duena.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Agindua, untzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2025eko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena ikusi da.

Agindu horren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio-Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-Batzordearen osaera argitaratzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

Batzordeburua:

– Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaritzako teknikaria.

Eta itsas kultur-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:

– José Manuel Matés Luque.

– Juan Antonio Apraiz Zallo.

Bigarrena.– Balorazio-Batzordeko idazkaria izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Julen Ruiz de Arkaute Zenarruzabeitia eta ordezko gisa, Arantza De la Quintana Ibáñez, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala