Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3232

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena lortzeko Urbycolan, SL enpresak aurkeztutako eskaera ezesten duena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatuz.

Urbycolan S.M entitateak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko eskaera aurkeztu zuen 2024ko urriaren 14an.

Ondorioz, Urbycolan S.M entitateak aurkeztutako eskaera eta Ebaluazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, erakunde interesdunak bidalitako dokumentazioa egiaztatu eta ebaluatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ezestea Urbycolan S.M. entitateak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko aurkeztutako eskaera, aplikatzekoa den arau-esparruan eskatutako baldintzak ez betetzeagatik. Hona hemen xehetasunak:

– Berdintasun-planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, berrogeita hamar langile edo gehiago dituzten enpresak behartuta daude berdintasun-plan bat egin eta aplikatzera, bai eta plan hori dagokion erregistro publikoan inskribatzera ere. Urbycolan S.M.- ak aurkeztutako diagnostikoan, bai I. eranskinean, bai aztertutako plantillaren datuetan, adierazten da enpresak 50 langileko plantilla duela (5 emakume eta 45 gizon). Beraz, berdintasun-plan bat eduki behar du, behar bezala inskribatuta.

– Betebehar hori betetzen dela ez egiaztatzeak eragotzi egiten du aurkeztutako eskabidearen eta dokumentazioaren balorazio egokia egitea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako balorazio-irizpideei eta betekizunei dagokienez.

Azaldutakoaren arabera, eta lehen aipatutako araudian xedatutakoaren arabera, ezetsi egin behar da Urbycolan S.M.- ak ezarritako balorazio-irizpideei eta betekizunei dagokienez egindako eskaera.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, administrazioarekiko auzien epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 16a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala